Québec
Kanadako hego-ekialdeko hiria, izen bereko probintziako hiriburua, St. Lawrence eta St. Charles ibaiak elkartzen diren lekuan. 500.691 biztale (2007). Kanadako portu nagusietako bat da. Ehungintza, papergintza eta ontziolak. Aireportua. v Samuel Champlain-ek sortu zuen hiria 1608. urtean, eta kolonialismoaren garaian frantsesen gune nagusia izan zen Ipar Amerikan. 1791n, britainiarren agindupean, Québec Behe Kanadako hiriburu egin zuten. 1864an bertan bildu zen Kanadaren mugak ezarri zituen konferentzia. Bigarren Mundu Gerran aliatuen bileren egoitza izan zen.