Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Protazanov, Jakov

Errusiar zinemagilea (Mosku, 1881 - 1945). Tsarren garaiko zuzendari ezagun eta oparoena. Literaturan eta kanta lirikoetan oinarrituta, laurogei film egin zituen 1911 eta 1920 bitartean. Parisa erbesteratu zen 1922 arte. “Barre boltxebikearen” asmatzailea da. Process o treh millionah (1926) eta Prazdnik svatogo Jorgena (1930, San Jorge eguneko jaia) dira erregimen berriko egunerokotasunean eta erlijioari eginiko trufan oinarritutako zinemagintza satiriko eta emankor horren emaitzarik argienak.