protaktinio
iz. Kim. Gai bakun erradioaktiboa (Pa; at.-z. 91; at.-m. 231,0359). 4 eta 5 ditu balentziak; 13 isotopo ditu, baina ez dira egonkorrak; bi izadian aurkitzen dira. Protaktinioa uranioaren mea guztietan aurkitzen da eta 340 mg ateratzen dira tonelada bakoitzeko. Torio 230en desintegrazioaz ere lor daiteke protaktinioa. Isotoporik handiena Pa-231 da, alfa igorpenen bidez endekatzen da, eta 33.000 urteko batez besteko bizitza du. Protaktinioa gogorra eta zuria da, eta 1.600 °C-tan urtzen da. Oso urria da eta ez du erabilerarik merkataritzan. Konposatu batzuk eratzen ditu halogenoekin. Oso arriskutsua da, erradioaktiboa eta pozoitsua baita.