Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

protalo

iz. Bot. Espora ernatzean sortzen den talo egiturako oina, zurtoinik eta hostorik gabea, gameto arrak eta emeak ematen dituena. Ernalketaren ondoren, arrautza edo zigotoa sortzen da, eta zigoto horretatik landare sexugabe berri bat sortzen da. Landare horri sustraiak sortu bitartean, protalotik hartzen du azkurria. Lorerik ez duten landareek edo ugalketa bi aldaera alditan dutenek izaten dute protaloa, iratzeek, ahukek eta goroldioek, alegia. Protaloak neurriz txikiak dira, eta gehienak klorofiladunak izaten dira. Zer motako landarea den, hartara hartzen du hodi, hari edo hosto itxura. Sustrai antzeko luzakin batzuen bitartez elikatzen dira, ura eta gatz mineralak lurretik xurgatuta.