Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prony, Marie Riche, baroia

Frantses ingeniaria (Chamelet, 1755 - Asnières, 1839). Parisko ingeniaritza eskolako zuzendaria izan zen. Logaritmo eta trigonometria taula berriak eginarazi zituen. 1805-1821 bitartean ubide eta portu asko konpondu zituen, Dunkerke, Genoa eta Veneziakoa, besteak beste. Bere izena duen dinamometro-balazta asmatu zuen (1821), makina eta motorren pare motorra neurtzeko. 1822an, soinuak airean duen lastertasuna neurtu zuen Aragorekin.