Prometeo
(Gr. Prometheus). Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Japetoren eta Klimenederen semea, titanen arrazakoa, Uranoren eta Gearen ondorengoei zegokionez. Prometeok, Hesiodoren arabera, Olinpotik sua lapurtu zuen gizonei emateko, baina Zeusek, haserre, harri baten inguruan kateatu zuen Prometeo, eta arrano batek gibela jaten zion, nahiz gibela etengabe osatzen zitzaion. Ondorengo alegien arabera, Herkulesek arranoa hil, eta Prometeo askatu zuen. Poeta eta artista ugarik erabili dute Prometeoren irudia beren lanetan.