Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

propano

iz. Hidrokarburo asea, gas sukoia, gas naturalaren osagaia (CH3-CH2-CH3). Hidrokarburo aseen multzoko gaietako bat da. Kolorerik gabeko gasa da, eta gas naturalaren usaina du; -45 °C-tan isurkari bihurtzen da eta -189,9 °C-tan trinkotzen; propanoaren irakite puntua dela eta, erraz bihurtzen da isurkari, eta, egoera horretan, botiletan sar daiteke. Su hartzen du -105 °C-tan. Eterrean eta alkoholean disolbatzen da eta uretan ere bai apur bat. Gas itogarria da. Petroliotik eta gas naturaletik atera daiteke. Erabilera asko ditu, besteak beste: sintesi organikoetan, berogailuetako erregai gisa, industrian, etilenoa ekoizteko, disolbatzaile eta hoztaile gisa, gasak aberasteko, aerosolen bultzatzaile gisa.