propanol
iz. Kim. Propanotik eratorritako alkohol organikoa (C3H7OH). Propanoaren hidrogeno bat hidroxilo erro batez ordezkatzean lortzen da. Hidroxiloak katean duen kokapenaren arabera bi isomero lortzen dira: 1-propanola edo alkohol propilikoa eta 2-propanola edo alkohol isopropilikoa. Alkohol koloregabeak dira biak; ongi urtzen dira uretan, alkoholetan eta eterretan; eta sukoiak eta pozoitsuak dira. Erabilera hauek ditu, besteak beste: erretxina naturalak eta sintesi bidezkoak ekoizteko, urtzaile gisa eta gai organikoak ekoizteko.