Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

portugalera

iz. Sin. portuges. Portugalgo hizkuntza.  v  Hizkl. XII. mendekoak dira portugalerazko lehenengo idatziak, eta literatura lanak XIII. eta XIV. mendekoak. Galegoarekin antz handia du, izan ere, XV. mendea arte hizkuntza bakarra izan baitziren galegoa eta portugesa. Handik aurrera bakoitzak bere bidea hartu zuen. Lisboako dialektoan du oinarri gaur egungo portugalera estandarrak. Portugalen bertan dauden dialektoen arteko desberdintasunak ez dira handiak, bai, ordea, Portugalgoak Brasilgo hizkerarekin dituenak. Portugaleraren dialekto nagusiak dira: iparraldekoa (galegotik hurbil dagoena), erdialdekoa, hegoaldekoa (Lisboakoa) eta Iberiar Penintsulaz kanpokoa (Madeirakoa eta Brasilgoa).