Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

portunido

izond. Zool. Dekapodoen ordenako izen bereko familiako oskoldunez esaten da. Bost zango pare dituzte. Bosgarren oin pareko bukaerak (propodioa, daktiloa) zapalak dituzte, igeri egiteko egokituak. Lehenengo oin parea pintza sendo bihurtua dute. Portunidoen oskolak trapezio forma du, aurrealdean zabala da eta atzealdean estuagoa. Familia honetakoak dira karramarroa, nekora eta horien antz handia duten zenbait oskoldun.