Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Portland San Antonio, S DC

Eskubaloiko talde nafarra, 1955. urtean sortua. Lehen partida ofiziala 1957an jokatu zuen. 1971. urtean igo zen lehenengo aldiz eskubaloiko ohorezko mailara, 1980. urtea arte. 1989. urtean berreskuratu zuen ohorezko maila, 1993. urtea arte. 1994tik gaur egunera ohorezko mailari eustea lortu du, eta azken urteetan bere historiako lorpen hoberenak eskuratu ditu. 1999. urtean Errege Koparen irabazlea izan zen, eta baita 2000ko Europako Errekoparena ere.