Popol Vuh
Maia-kitxe hizkuntzan eta alfabeto latinoan idatzitako liburua. Munduaren eta gizonaren sorkuntzari buruzko antzinateko maien mitoak eta usteak jasotzen dira bertan, Guatemalako jatorrizko herriei buruzko berriez gainera, (emigrazioak, gerrak eta espainiarrek konkistatu aurreko tradizioak). 1540. urte inguruan idatzi bide zuen gizarteko goi mailako maia-kitxe batek. Galduta egon zen liburua urte askotan, baina XVIII. mendean aurkitu zuen Francisco Ximenez domingotar espainiarrak. Aztertu ondoren espainierara itzuli zuen liburua.