Pope, Alexander
Ingeles poeta eta saiakeragilea (Londres, 1688 - Twickenham, 1744). Familia katoliko bateko semea zen eta Binfield-en igaro zuen gaztaroa, Windsor-eko basotik hurbil. 1709. urtean hainbat pastoral argitaratu zituen Poetical Miscellanies izenburupean. Bi urte geroago kaleratu zuen Essay on Criticism (Kritikari buruzko saiakera), oso ospetsu bihurtu zen poema didaktikoa. 1712. Urtean, berriz, The Rape of the Lock (Ebatsitako ile kizkurra) satira poetikoa idatzi zuen, britainiarren gizarte ohiturak xehetasun handiz islatzen dituena. Twickenham-en (Londrestik hurbil) jarri zen bizitzen ondoren, eta Homeroren Iliada eta Odisea obrak itzultzeari ekin zion. Shakespeareren obren argitalpen berri bat ere plazaratu zuen 1725ean. Shakespeareren testuak erabiltzeko eta egokitzeko erak zenbait kritikariren haserrea piztu zuen eta bide eman zioten Poperi The Dunciat (1728, Egoskorkeria) satira idazteko. Handik aurrera idatzi zituen lanen artean aipagarria da An Essay on Man (1733-1734, Gizonari buruzko saiakera) obra.
- pop musika
- popa
- popaldi
- popandi
- Popayan
- Pope, Alexander
- pope
- Popea
- Pople, John A
- Popocatepetl
- Popol Vuh