Popper, Karl Raimund
Austriar jatorriko filosofo ingelesa (Viena, 1902 - Londres, 1994). Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. Vienako unibertsitatean egin zituen matematikako, fisikako eta psikologiako ikasketak. Vienako Taldean parte hartu zuen, baina 1934. urtean argitaratu zuen Logik der Forschung (Aurkikuntza zientifikoaren logika) liburuan Vienako Taldearen teoria neopositibistari eta enpirizismo induktiboari kritika zorrotza egin zion. Logikako eta zientziazko metodoaren irakaslea izan zen 1949tik 1969 arte. Lan nagusiak: The Open Society and Its Enemies (1945, Gizarte irekia eta bere etsaiak) The Poverty of Historicism (1957, Historikotasunaren pobretasuna), Errealismoa eta Lurraren helburua (1982) eta Unibertso irekia (1984).