Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Popea

Neronen emaztea (? - K.o. 65). Tito Olliusen alaba ederra eta handinahia. Lehenbizi Rufo pretoriarrarekin ezkondu zen, dibortziatu ondoren enperadoregai zen Oton-ekin ezkondu zen. Berriz ere dibortziatu zen, Neronekin ezkontzeko. Suetonio historialariak dionez, Neronek biziki maite bazuen ere, sabelean emandako ostikada batez hil zuen Popea, haurdun zegoelarik.