Popov, Aleksandr Stepanovitx
Errusiar fisikaria eta ingeniaria (Turinskiye Rudniki, Perm, Errusia, 1859 - San Petersburgo, 1906). Sobietar Batasun ohian irratiaren asmatzailetzat hartua izan da. Izan ere, G. Marconi italiar asmalariaren berririk izan gabe egin zuen lehenengo irrati hartzailea (1896). 1877an matematika ikasketak egiten hasi zen San Petersburgoko unibertsitatean. Berehala hasi zen ingeniaritza elektrikoan lan egiten, hain zuzen ere, gerra ontzietarako tresna elektrikoak egin behar zituzten ikasleei eskolak ematen. Garai horretan ezagutu zituen H. Hertz alemaniar fisikariaren ikerketak (uhin elektromagnetikoak). 1895ean eguratsaren nahasketa elektrikoak aztertu zituen, eta sari bat eman zioten ekaitzak antzematen zituen tresna bat asmatzeagatik. 1896an uhin hertziarren igorketa frogatu zuen. Urte berean X izpiei buruzko azterketak egin zituen. Errusiar armadarekin batera zenbait aurrerapen egin zituen, eta berak egindako irrati bidezko komunikazioek gero eta leku zabalagoa hartu zuten.
- pope
- Popea
- Pople, John A
- Popocatepetl
- Popol Vuh
- Popov, Aleksandr Stepanovitx
- Popp, Lucia
- Pöppelmann, Matthäus Daniel
- Popper, Karl Raimund
- populatu, popula, populatzen
- populazio