Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Popayan

Kolonbiako hego-mendebaleko hiria eta Cauca-ko departamentuko hiriburua, Purace sumendiaren (4.756 m) oinetan, Cauca ibaiaren adar baten ertzean. 141.964 biztanle. Artzapezpiku egoitza. Unibertsitatea. Industria (janari industria, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. 1983. urteko lurrikarak Popayango hiriaren % 80 suntsitu zuen.