Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poopo

Boliviako mendebaleko aintzira, Oruroko departamentuan, 3.686 m-ko garaieran, Mendebaleko eta Ekialdeko mendikateen artean. Boliviako bigarren aintzira da eremuz (2.600 km2). Desaguadero eta Marquez ibaiak isurtzen dute ura Poopoko aintziran. Panza-ko uhartea dago aintziraren erdian.