Ponto
(Gr. Pontos). Asia Txikiko antzinako lurraldea, Itsaso Beltzaren ertzean, Anatolian. Persiar familia noble batek sortu zuen K.a. IV. mendean eta persiar gizarte antolaketa eta kultura izan zituen hasieran. Pontok Greziaren mendeko lurraldeak menderatu zituen eta Alexandro Handiaren ondorengoen arteko borroken ondoren K.a. II. mendean Erromatar Inperioarekin bat egin zuen. Mitridates VI.ak batasun hura desegin eta Pontoko erresumaren lurrak zabaldu nahi izan zituen, baina Erromak aurre egin zion, eta K.a. 63-62 urteetan Ponto Erromaren mendeko probintzia bihurtu zen.