Pontormo, Jacopo Carrucci
Italiar pintorea, “Il Pontormo” deitua (Pontormo, Florentziako errepublika, 1494 - Florentzia, 1557). Leonardo da Vinci, Albertinelli, Piero di Cosimo eta Andrea del Sarto maisuen ikaslea izan zen. Florentziako Annuntziata elizan Andere Dona Mariaren ikustaldia margotu ondoren Poggio a Caiano jauregiko dekorazioaz arduratu zen. Florentzian egin zuen lan batez ere. Lan nagusiak: Pasioa, Gurutzetik eraistea, Alexandro Mediciren erretratua, Uholdea, Hamaika mila martiriak, Uholdea eta Aingeruen erorketa.
- Pontiac
- Pontianak
- Pontivy
- Ponton, El
- Pontoppidan, Henrik
- Pontormo, Jacopo Carrucci
- Ponto
- pontxo
- pontza
- Poole
- Poopo