Pontoppidan, Henrik
Danimarkako idazlea (Fredericia, Jutlandia, 1857 - Kopenhage, 1943). Maisutasun handiz deskribatu zituen bere garaiko Danimarkako bizimodua eta ohiturak. Hiru trilogia eman zituen argitara. Landsbybilleder (1883), Fra Hytterne (1887) eta Skyer (1890) obrek osatzen zuten lehen trilogian Danimarkako ohiturak islatu zituen; Det Forjoettede Land (1891, Agindutako Lurraldea) trilogian hango ezadostasun erlijiosoak azaldu zituen. Bere hirugarren sailean, berriz, De Dodes Rige (1912-1916, Herioaren Inperioa), 1901. urteko liberalen garaipenaz geroztiko egoera politikoa ezagutarazi zuen. 1917. urtean Literaturako Nobel saria irabazi zuen Karl Gjellerup idazle daniarrarekin batera.
- Ponti, Giovanni
- Pontiac
- Pontianak
- Pontivy
- Ponton, El
- Pontoppidan, Henrik
- Pontormo, Jacopo Carrucci
- Ponto
- pontxo
- pontza
- Poole