Pontecorvo, Gilo
(Jaiotza izenez, Gilberto Pontecorvo). Italiar zinema zuzendaria (Pisa, 1919). 1953tik 1956ra dokumentalak egin zituen. 1957an egin zuen lehenen filma, La grande strada azzura (Kale urdin handia). 1960ean kontzentrazio esparruei buruzko film bat egin zuen, Kapo. 1966ean egin zuen film bikainena, La battaglia di Algeri (Aljerko gudua), Aljeriako gerrari buruzkoa eta frantses gudarostearen zapalkuntza salatzen duena; Veneziako zinemaldiko sari nagusia jaso bazuen ere, protesta asko eragin zituen, eta Frantzian debekatua egon zen luzaroan. Beste filmak: Queimada (1971), Operación Ogro (1979).