Pontano, Giovanni
Italiar politikaria eta eleberrigilea (Cerreto di Spoleto, Perugiatik hurbil, 1426 - Napoli, 1503). Aragoiko Alfontso V.aren laguntzailea izan zen Fernando I.aren idazkari bihurtu baino lehen. Fernandoren seme-alaben heziketaren ardura izan zuen, eta diplomazia lanak ere egin zituen Inozentzio VII.aren aurrean. Lehen Ministro zenean ongi etorria egin behar izan zion Karlos VII.ari, baina haren kontseiluko kide izan ondoren (1495) eta frantsesek alde egin ostean kargu guztietatik eraitsi zuten. Pontanok, ordea, ez zuen Luis XII.a zerbitzatu nahi izan. Humanista zen aldetik Napoliko Akademia antolatu eta zuzendu zuen (1471). Idazle oparoa izan zen, bestalde, eta astronomia, filosofia eta politikari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen latin garbian: De bello neapolitano, De prudentia, De fortuna, Urania, Lepidina eta De amore coniugali.