Pontecorvo, Bruno
Italiar fisikaria, Sobietar Batasunean hiritartua (Italia, 1902 - Dubna, Errusia, 1993). 1934an, E. Fermi eta beste fisikari batzuekin batera, neutroi geldoak eta haien eraginkortasuna atomoaren desintegrazioan aurkitu zituen. Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan lanean aritu ondoren, 1950ean desagertu egin zen. Bost urte geroago azaldu zen, berriz, sobietar hiritartua eta Stalin dominarekin. Pontecorvok adierazi zuenez, arrazoi etikoengatik egin zuen aukera hura, eta hango sistemaren defenditzaile sutsua zelako. Beti ukatu zituen Mendebaleko traizio salakuntzak, eta bakezaletzat agertzen zuen bere burua.