Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poltava

Ukrainako erdialdeko hiria eta izen bereko eskualdeko (28.800 km2 eta 1.727.000 biztanle) hiriburua, Vorskla ibaiaren ertzean, Dnieper ibaiaren iparraldean. 315.000 biztanle. Merkataritzaz gainera, industrian (nekazaritzako makineria, motorrak, eraikuntzako gaiak, ehungintza, janari industria, larrugintza) oinarritua da ekonomia jarduera nagusia.  v Historia. Bertan gertatu zen, 1709. urtean, Poltavako gudua. Karlos XII.ak eta 30.000 soldaduk (18.000 suediar eta Mazepako kosakoak) hiru hilabetez setiatu zuten 5.000 errusiarrek babesten zuten Poltavako hiria, bertan garia bildua baitzen. Petri Handia eta 70.000 gizon iritsi ziren Poltavara hiria defenditzearren, eta 10.000 gizon baino gehiago galdu zituen Karlos XII.ak. Errusiarren garaipen honek amaiera eman zion suediarrek Baltikoaren gainean zuten nagusitasunari.