Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

poloniera

iz. Poloniako hizkuntza, hizkuntza indoeuroparren saileko eslaviar hizkuntzetakoa, gaur egun Poloniako hizkuntza ofiziala dena. Txekieratik, latinetik, alemanetik eta beste zenbait hizkuntzatatik hartutako hitz asko ditu; alfabeto modernoa XVI. mendekoa da; poloniera estandarra Polonia ekialdeko polonieraren dialektoetan oinarritua da. Sei dialekto nagusi bereizten dira baina batetik bestera ez da desberdintasun handirik; gaur egun poloniera batua da nagusi. Polonieraren lehen aztarnak 1136. urtean latinez idatzitako Inozentzio II.a Aita Santuaren bulda bateko izenak dira; idatzi zaharrenak, erlijiozkoak, XIV. mendekoak dira.