Poltoratsk
(Gaur egun Ashkhabad; Turkieraz Ashgabat). Turkmenistango errepublikako hiriburua eta Ashkhabad-eko eskualdekoa (95.400 km2 eta 453.000 biztanle), errepublikaren hego-erdialdean, Irango mugatik hurbil, Akhal-eko oasian, Kopet-Dag mendialdearen iparraldeko oinetan, Kara-Kum basamortuaren ertzean. 346.000 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Errepublikako hegoaldeko industria (beiragintza, ehungintza, metalurgia, zinemagintza, janari industria, makineria eta erreminta), administrazio eta kultura hiria (eskolak, opera, antzeztokiak, museoak) da. 1881. urtean sortu zen hiria errusiar gotorleku militar gisa. 1918. urtean hartu zuen Poltoratsk izena eta hala iraun zuen 1927 arte. 1948. urteko lurrikarak hiriaren zati handi bat suntsitu zuen.