Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polinesia Frantsesa

Frantziaren administraziopean dauden Polinesiako hainbat uhartedik osatutako lurraldea, Ozeano Barean. Bost uharteditan banatutako 130 bat uhartek osatzen dute, eta 4.000 km2 hartzen dute guztira. Uhartediak: Societé (Tahiti), Gambier, Markesa uharteak, Tuamotu eta Tubuai. 137.382 biztanle. Hiriburua, Papeete (Tahiti). Batzuk lauak (kareharrizkoak edo koralezkoak) dira, eta besteak garaiak (Tahiti, Bora Bora, Markesa uharteak); hauek sumendi jatorrikoak dira. Klima tropikala da. Polinesiar jatorrikoak, asiarrak eta frantsesak dira biztanleak; mestizoak ere asko dira. Nekazaritza (kokoak, patata, kopra, bainila), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.  v Historia. XVI. mendean zehar hasi ziren europarrak hara heltzen; Tahiti 1842an frantses babespeko herrialde bihurtu zen, eta 1880an kolonia. Bertako gobernuan aldaketa handiak izan ondoren, Frantziako administraziopeko lurralde izendatu zituzten eta autonomia estatutua lortu zuten 1977. urtean.