Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polimero

iz. Kim. Beste gai batetik polimerizatze bidez lorturiko gaia. nmolekulen polimerizazioz politenoa, (CH2-CH2)n, lortzen da eta n-ren balioa 500 eta 1000 tartean dago. Monomeroen kopurua aldakorra da, baina gehienetan nahiko handia (3.500 zelulosaren kasuan). Askotan ez da ezagutzen zehatz zein den monomeroen kopurua. Monomero gutxi batzuk elkartzean eratzen diren polimeroak apalak direla esaten da, eta dimero (2 monomero direnean), trimero (3 direnean) eta tetramero (4 direnean) deitu ohi dira; aldiz, monomero askoz eratutakoei polimero garai deitzen zaie. Polimero makromolekulak oso ezagunak dira gai organikoen artean; polimero natural organikoak polisakaridoak, almidoia, landare gomak, proteinak eta kautxuaren hidrokarburoak dira, adibidez, eta sintesi bidez lortutako polimero elastomero termoplastikoak, nylona, zenbait erretxina, polibinilo kloruroa, polietilenoa etab. Polimero inorganiko oso gutxi dira; hauen artean siloxanoa, silikonak, fosforo beltza eta silizea.  v Batuketa bidezko polimeroak. Monomero banako berdin askoren elkartze katalitikoz eratzen den makromolekula. Polietilenoa eta poliestirenoa horrelakoak dira.  v Kondentsaziozko polimeroak. Kondentsazio erreakzio bidez eratzen den polimeroa.  v Polimero gurutzatua. Mota bateko molekula katea nagusiak beste mota bateko molekula kateak lotuak dituen polimero garaia. Polimero gurutzatuen bidez tasun desberdinak dituzten mota askotako kopolimeroak era daitezke. Horrela, estirenoa, binilo azetatoa eta akrilonitriloak polietilenoari eta beste polimero batzuei lotu zaizkie.