Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Plzen

(Al. Pilsen). Txekiar errepublikako mendebaleko hiria eta Mendebaleko Bohemiako hiriburua, Berunka ibaia osatzen duten lau ibaien (Uslava, Uhlava, Radbuza, Mze) bilgunean. 174.094 biztanle. Industrian (armagintza, burdinbide gaiak, makineria, larrugintza, zurgintza) oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia, garagardogintzan bereziki; oso ospetsua da bertako garagardoa (Pilsener). Ondo gorde dira antzinako monumentuak. Aipagarriak dira , besteak beste, San Bartolome eliza (1444), XVI. mendeko udaletxea, Errenazimentuko jauregia eta hainbat museo. Kalte larriak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.