plutonio
iz. Gai bakuna, uranioa baino atomo zenbaki goragoa duen metala, erreaktore nuklearretako erregai gisa erabiltzen dena (Pu; at.-z. 94; at.-m. 239,11). Estatu Batuetako Glenn Seaborg kimikariak eta Edwin Mc Millan fisikariak sortu zuten 1940. urtean, uranioa deuteroiz bonbardatu zutenean. Isotopo desberdinak ditu. Lortzen errezena Pu239 da, oso semidesintegrazio denbora luzea duena: 24.000 urte inguru. Plutonioa erreaktore nuklearretako erregai gisa erabiltzen da, batez ere, baita lehergai nuklerrak egiteko ere. Oso gai pozoitsua da. Hezurretako ehunetan itsatsi ohi da, eta osasun arazo larriak sor ditzake erradioaktibitatea dela eta.