pneumatoforo
iz. Bot. Ur gainean bizi diren landare baskular batzuen sustraiaren adar berezia. Pneumatoforoari esker hartzen dute arnasa ur gaineko landareek; sustraiaren gainerako atalak ez bezala pneumatoforoak ur gainean hazten dira eta poroetatik atmosferarekin komunikatzen diren eta landarera atmosfera eramaten duten zelula-arteko guneak dituzte.