Plymouth
Ingalaterrako hego-mendebaleko hiria eta portua (Devon), Plym eta Tamar ibaien artean. 255.200 biztanle. Industria (makineria, ontziolak, doitasun tresnak, industria kimikoa, leherkariak, elektronika) eta portu jarduera dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso base militar garrantzitsua dago bertan. v Historia. XIII. mendean sortu zen hiria prioretxe baten inguruan, eta XVI. mendean zehar asko handitu zen, arrantza portuari esker. Hurrengo mendearen bukaeran portu militar garrantzitsu bat eraiki zuten bertan, arrantza portuaren kaltetan. Kalte larriak izan zituen hiriak Bigarren Mundu Gerran.
- Pluton
- Pluton
- plutoniko
- plutonio
- plutonismo
- Plymouth
- Plzen
- Pm
- pneuma
- pneumatika
- pneumatiko