plakodonto
iz. Zool. Narrastien klaseko izen bereko ordenako ornodunen izena. Triasikoan bizi izan ziren, orain dela 35 milioi urte inguru. Aro horretan narrasti batzuk itsasora itzuli ziren (plakodontoak besteak beste), eta uretako bizitzara egokitu ziren. Plakodontoak ez ziren notosauroak eta pleiosauroak bezain ongi egokitu, eta kostatik hurbil ibiltzen ziren, ez itsas zabalean. Batzuek dortoken antzeko oskola zuten.