plakodermo
izond. Zool. Kordadunen phylum-eko izen bereko klaseko arrainez esaten da. Devoniarrean bizi izan ziren, orain 395-345 miloi urte. Klase honetako bi arrain motek bakarrik iraun zuten Karboniferora arte. Burua hezurrezko xafla sendoz babestua zuten. Gorputzaren gainerako aldeetan ezkatarik ere ez zuten. 3,5 m luzeak baziren arren, neurri txikitakoak, 6-40 cm bitartekoak ziren gehienak.