plajioklasa
iz. Geol. Feldespatoen saileko mineral saila, sodio aluminosilikato eta kaltzio aluminosilikatozko nahastura isomorfoez osatutako mineralak hartzen dituena. Plagioklasak gardenak izaten dira, zurixkak edo beste kolore batzuetakoak; sistema triklinikoan kristaltzen dira. Oso ugariak dira: izadiko harri gehienetan agertzen dira, sumendi harrietan bereziki. Zeramikan eta beiragintzan edo apaingarri gisa erabiltzen da.