Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plaka

iz. Xafla.  v Plaka tektonikoa. Geol. Lurrazala osatzen duten geruza zurrunetako bakoitza, astenosfera geruza malguaren gainean dagoena. Plaka batzuk ozeanoari dagozkio eta beste batzuk kontinenteari. Lurrazala plaketan banatuta dago puzzle baten antzera, eta itsas hondoko bizkarrez bereizita daude plaka horiek. Plakak astenosfera geruza malguaren gainean flotatzen bezala egoten baitira, higitu egiten dira, elkarretara hurbilduz batzuetan eta elkarretatik urrunduz besteetan. Hala, higidura horien ondorioz higidura tektonikoak sortzen dira. ik. tektonika.