Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

planaria

iz. Zool. Turbelarioen klaseko uretako platelminto batzuen genero izena. Gorputz zapal luzarana izaten dute, neurriz oso txikia, zenbait mm, eta kolorez, grisaxkak izaten dira (ur gezatakoak) edo kolore bizitakoak (ur gazitakoak). Nahiz uretako animaliak izan, ez dute igeri egiten; urazpian arrastan ibiltzen baitira, epidermisetik isurtzen duten muki antzeko jariakinaren gainean lerratuz. Elikatzeko eraz haragijaleak dira. Batzuetan barrunbeak kanporatzen dituzte animaliak harrapatzeko. Hermafroditak diren arren planaria batzuek ar gisa jokatzen dute eta besteek eme gisa, eta ez du planaria berak arrarena eta emearena egiten. Zatiketa bidez ere ugal daitezke, bestalde. Ur gezatako planariarik ezagunenetako bat Planaria torva izenekoa da.