pirita
iz. Burdin sulfuro naturala (FeS2), urre-kolorea. Sarritan kobre, artseniko, nikel, kobalto, urre edo selenio kopuru txikiak ere izaten ditu. Sistema kubikoan kristaltzen da. Metal distira eta kolore horia edo arrea du. Pisu espezifikoa 4,9-5,2 g/cm3 bitartekoa du, eta gogortasuna Mohs-en eskalan 6 eta 6,5 bitartekoa. Burdina, azido sulfurikoa, sufre dioxidoa eta sulfato ferrosoa ekoizteko, metalak berreskuratzeko eta bitxi apaingarriak egiteko erabiltzen da.