Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piroelektrizitate

iz. Fis. Tenperatura aldaketen ondorioz, zenbait gorputzetan sortzen den elektrizitatea. Elektrizitate eroaleak ez diren zenbait kristal elektrizitatez kargatzen dira, tenperatura aldaketa bat jasaten dutenean; mutur batek karga positiboa hartzen du eta besteak karga negatiboa. Gertaera horri efektu piroelektriko deitzen zaio eta ardatz polar bakarra duten kristaletan gertatzen da; turmalinan eta azido tartarikoan, esaterako.