Pepin
Italiako erregea 781-810 urteetan, Karlomagnoren bigarren semea (?, 777 - Milan, 810). Pepinen agintaldiaren hasieran Adalardo Corbiako abadeak agindu zuen. Gorteaz eta administrazioan lan egiten zutenez baliatu zen Italiako penintsulan frankoen legeak indarrean jartzeko. Bavariaren (787) eta avaroen (791, 796) aurkako kanpainetan parte hartu zuen. 806. urteko lurralde banaketan Alemania eta Bavaria jaso zituen aitarengandik.