pintza
iz. Teknol. Bi besoz osatutako tresna, besoen muturrak behatzez sakatuz gauzak heldu edo hartzeko erabiltzen dena. Pintza batzuen besoak mutur batetik elkartuta egoten dira, baina badira bi besoak malguki baten bidez mutur batetik nahiz erditik giltzatuta dituzten pintzak ere. Erabileraren arabera, era eta neurri askotako pintzak daude: arropa esekitzeko pintzak, laborategikoak eta kirurgiakoak, besteak beste. v Zool. Zenbait artropodok izaten duten gorputzadar atzitzailea, elkar daitezkeen bi pieza solidozz osatua.