Pietermaritzburg
Hegoafrikako ekialdeko hiria, Natal estatuko hiriburua, Umsindusi ibaiak zabaldutako haranean, Durban hiriaren ipar-mendebalean. 159.500 biztanle (1983). Unibertsitatea. Durban-etik Johannesburgoraino luzatzen den burdinbideak zeharkatzen du hiria. Mea ustiakuntza (bauxita hobiak) eta metalurgia dira ekonomia jarduera nagusiak. Boerrek sortu zuten 1839an.