Pieyre de Mandiargues, André
Frantses idazlea (Paris, 1909 - Paris, 1991). Europan eta Mediterraneoko ekialdean zehar bidaiatu ondoren (etruriarren arteaz eta, oro har, kulturaz arduratu zen) Cahiers de poésie (Poesia koadernoak) poesia bilduma surrealista argitaratu zuen. Antzerki lanak, kontakizun liburuak eta eleberriak idatzi zituen. Obra nagusiak: Le Musée noir (1946, Museo beltza), Soleil des loups (1951, Otsoen eguzkia), Marbre (1953, Marmola), Le Lis de mer (1956, Itsasoko lirioa), La Motocyclette (1963, Motorra), La Marge (1967, Tartea), L’anglais décrit dans un château fermé (1979, Ingelesa itxitako gaztelu batean azaldua), Arsène et Cléopatre (1981, Arsenio eta Kleopatra) eta Le deuil des roses (1984, Arrosen dolumina).
- Pierre abadea
- Pierre de Maricourt
- pietà
- Pietermaritzburg
- pietismo
- Pieyre de Mandiargues, André
- pieza
- piezoelektriko
- piezoelektrizitate
- piezografo
- piezokimika