Picquigny-ko Ituna
1475eko abuztuaren 29an Ehun Urteko Gerra amaitzeko Frantziako Luis XI.ak eta Ingalaterrako Eduardo VI.ak izenpeturiko ituna. Bertan harturiko erabakiak hauek izan ziren: zazpi urteko bakealdia, ingeles gudarostea erretiratzea Frantziak ordainduriko diru kopuru baten truke eta Frantziako Karlos delfinaren eta Elisabet Eduardo IV.aren alabaren arteko ezkontza.