Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pibul

(Jaiotza izenez Plaek Khittasangkha). Thailandiako militar eta politikaria (Bangkok-etik hurbil, 1897 - Tokio, 1964). Frantzian egin zituen ikasketa militarrak eta ondoren bere herrira itzuli eta 1932ko matxinada militarrean parte hartu zuen; ospe eta indar handia lortu zituen militarrak nagusi zituen gobernu berrian. 1934an Defentsa ministro eta 1938an Lehen Ministro izendatu zuten. 1947an beste estatu kolpe bat antolatu zuen, baina 1957an kargutik bota zuten.