Peters, Carl
Alemaniar esploratzailea eta politikaria (Hannover, 1856 - Bad Harzburg, 1918). Alemaniako kolonietarako elkartea sortu zuen 1884. urtean eta Afrikako ekialderako hiru espedizioren zuzendari izan zen ondorengo urteetan (1884, 1887, 1890-1891). Zanbeze ibaiaren inguruko lurraldeak esploratu zituen, eta Alemaniaren mendeko Ekialdeko Afrika sortu zuen beste esploratzaileekin batera. 1899-1905 urteetan Angolako eta Rodesiako lurraldeak esploratu zituen.