Person, Clayton Oscar
Kanadar biologoa (Regina, Saskatchewan, 1922 - Vancouver, 1990). Saskatoonen eta Albertan hezi zen. Bizkarroi-ostalari arteko harremanen genetikaren munduko ikertzaile handienetakoa izan zen, eta bere metodo teorikoak oso erabiliak izan dira, nekazaritzan eta baso zaintzan batez ere, bizkarroiek eragindako eritasunei aurre egiteko. 1981. urtean Kanadako Errege Elkartearen Flavelle domina eman zioten, eta hurrengo urtean Kanadako Genetika Elkartearen Bikaintasunaren saria eskuratu zuen.