Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Persepolis

Persiako antzinako hiria, akemenestarren hiriburua. Dario I.ak eraiki zuen K.a. VI. mendean eta haren seme Xerxesek eta Artaxerxes I.ak handitu zuten. Alexandro Handiak su eman zion K.a. 331n. Akemenestarren artearen erakusgarri garrantzitsuak daude han (Darioren eta Xerxesen jauregien hondakinak).