Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pertseo

Mazedoniako azken erregea K.a. 179-168 urteetan (K.a. 212 - Alba Funces, K.a. 166). Filipo V.aren sasiko semea zen, eta haren ondorengoa izan zen. Grezian Mazedoniarren nagusitasuna ezartzen saiatu zen. Pertseoren asmoez oharturik, erromatarrek eraso zioten (K.a. 172-171). Paulo Emiliok garaitu zuen Pidnan (K.a. 168) eta espetxean hil zen.